1. OINARRIAK / MODALITATEAK
Eragileen biltzarra
(artistak, kolektiboak, sortzaileak, ikertzaileak eta bitartekariak)
Talde eragileak “Inmersiones 2012” gaiarekin lotura duten lanak lantzen dituzten hamabost eragile aukeratuko ditu. Aipatu eragileek konpromisoa hartzen dute lanak jendaurrean aurkezteko: ikusizko arteak edozein formatutan, perfomance-ak, ekintzak, etab. Gehienez ere 15 minutu izango dute aurkezpena egiteko, datorren abenduaren 15ean.
Aukeratzen den eragile bakoitzak 250 euro jasoko ditu, aurkezpenaren ordainetan.
Dosier erakusketa
Talde eragileak “Inmersiones 2012” ekimeneko gaiekin lotutako 20 dosier aukeratuko ditu, eragileek egindakoak (artistek, kolektiboek, sortzaileek, ikertzaileek eta bitartekariek). Aipatu eragileek beren dosierrak utziko dituzte, Gasteizko Zuloa irudia aretoan ikusgai jartzeko, azaroaren 16tik abenduaren 29ra bitarte.
Aukeratutako eragile bakoitzak 120 euro jasoko ditu, aurkezpenaren ordainetan.
“Hospitalarios”
Aukeratutako artistari Zuloa Irudia esparrua egunbeterako utziko zaio. Artista zuzenean mintzatuko da bisitariekin, eta bere dosierrak edo lanak (edozein formatutakoak) erakusteko aukera izango du, eta Zuloa esparrua izango du eskura bere proiektuak nahi bezala eta egun osoan erakusteko. Inmersiones-eko talde eragileak konpromisoa hartzen du aretora Euskal Herriko hainbat kultur eragile eramateko, eta lan horiek eta egileak ezagutzeko egiazko interesa duen jendea ere bai. Aukeratutako artistaren lanek (6, gehienez) aukeratzen diren dosierrekin partekatuko dute erakusketa-esparrua. Artistek azaroaren 15ean, 16an, 22an, 23an, 29an eta 30ean hartuko dute jendea Zuloan.
Atal honetan aukeratutako artistek 400 euro jasoko dituzte.
2. NOLA PARTE HARTU?
“Inmersiones 2012” Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan jaio, bizi, ikasi edota lan egiten duten kultur, gizarte eta arte eragileei zuzenduta dago. Parte-hartzaile guztiek lotura hori frogatzen duen agiri baten kopia bat aurkeztu behar dute (NANa, erroldatze-ziurtagiria, ikasle txartela edo antzekoa); eta, era berean, izena emateko fitxa behar bezala beteta bidali behar dute (atxikia dago).
Sortzaile, ikertzaile eta bitartekarien biltzarrean parte hartu nahi baduzu.
Bidal iezaguzu zure curriculuma urriaren 30a baino lehen (3.000 karaktere, tarteak barne, DOC, PDF, RTF formatuetan); halaber, zure motibazioa eta/edo proposatutako gaiarekin duzun lotura azaltzen duen testu bat (3.000 karaktere, DOC, PDF, RTF formatuan) eta zure lanaren lau irudi (JPG, RGB, 72 ppp), inmersiones2012@gmail.com postara. Edo bestela, bidali dokumentazio hau posta-kutxatila honetara; zenbakia 541, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Adierazi argi eta garbi zer material ekar dezakezun aurkezpenerako eta zer behar material dituzun (Inmersiones ekimenekook ahal dugun neurrian saiatuko gara produkzioan laguntzen).
Dosier erakusketan parte hartu nahi baduzu.
Bidal iezaguzu, urriaren 30a baino lehen, proposatutako gaiarekin lotura duen dosier digital bat: inmersiones2012@ gmail.com. Artxiboen tamaina gehienez 5 mega izango da, eta aurkezpena PDF formatuan egin behar da.
Bestela, bidali dosierra posta arruntaz Gasteizko posta-kutxatila honetara; zenbakia 541, 01008 Vitoria-Gasteiz Aurkezten diren dosierrak ez dira itzuliko eta artxibategi batean sartuko dira, jendeak kontsulta ditzan. Inmersiones artxibategia oraingoz prozesuan dagoen proiektu bat da, eta dagoeneko, lan kopuru nabarmena gordea dauka.
“Hospitalarios” proposamenean. Bidal iezaguzu, urriaren 30a baino lehen, proposatutako gaiarekin lotura duen dosier digital bat: inmersiones2012@ gmail.com. Artxiboen tamaina gehienez 5 mega izango da, eta aurkezpena PDF formatuan egin behar da.
Bestela, bidali dosierra posta arruntaz Gasteizko posta-kutxatila honetara; zenbakia 541, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Oinarri hauei buruzko edo Inmersiones ekimenari buruzko edozein galdera egiteko edo zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan, inmersiones2012@gmail.com, edo bestela, bisitatu gure bloga: http://www.inmersiones2012.wordpress.com